OLO MALUTAK
Oloa gaur egun gehien kontsumitzen den elikagai bat da, batez ere gosarian hartzen dena. Baina, mito asko daude zereal honen inguruan, beraz, post honetan, osasunarentzat onuragarria den zereal honetaz hitz egingo dugu.
Zuntz, bitamina eta mineral kantitate handiak ditu. Landare jatorriko gantz proportzio handiena duen zerealetako bat da, %46 gantz asegabeak eta %54 azido linoleikoa. Gainera, erraz absortzen diren karbohidratoak, kaltzioa, zinka, kobrea, fosforoa, burdina, magnesioa, potasioa eta sodioa ditu; baita B1, B2, B3, B6 eta E bitaminak. Zuntz kopuru altua du, honek hesteen mugimendu egokian laguntzen du.
Zuntz honi esker, denbora gehiagoz sentitzen gara asetuta, eta ikerketa batzuetan ikusi denez odoleko kolesterola jaisten, azukrea kontrolatzen, erantzun inmunologikoa hobetzen eta gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua gutxitzen du.
Oloak EZ du gizentzen, kopuru handitan eta gehiegi hartzeak gizenduaraziko luke , baina hau elikagai guztiekin gertatu daiteke, norberaren eskakizunak gainditzen badira elikagai kopuru handiak hartuz, gizendu egiten gara.
Oloa ez da azukre bilakatzen digestioa egiterakoan, zereal honek duen zuntza ez da xurgatzen, hestean geratzen da, horrela kolesterola eta azukrea kontrolatzen da eta asetze sentsazioa luzatzen da.
Olo edariak, ordea, ez du kolesterolaren gain eraginik, honetarako oloa osorik jan behar da, prozesu eta kontrol horretan parte hartzen duena zuntza delako . Baina edari hau landare jatorriko proteina-iturri interesgarria da.
Zeliakia duten pertsonek ezingo dute zereal hau kontsumitu, glutena duelako.
Errezeta asko egin daitezke oloarekin. Kontsumitzeko forma egoki bat jogurtari botatzea izaten da, fruta zatiak edo fruitu lehor batzuk gehituta.
Ainitze Ondarra
Dietista-Nutrizionista