Nor Gara

Aitziber Etxeberria naiz, farmazialaria, eta orain 15 urte, 2008an, Ukendu parabotika belar-denda proiektua martxan jarri nuen Zumaian ilusio handiz. Gaur egun, Ukendu lan taldea Aitziber Igoa, Mari Jose Zubia eta hirurok osatzen dugu.

Gure helburu nagusia zerbitzu profesional eta pertsonalizatu bat eskaintzea da. Zure beharrak ezagutu eta izan ditzakezun kezka eta eskakizunei erantzun egoki bat ematen saiatzen gara.

“Mens sana in corpore sano” leloa gure eginez, zure osasunaz arduratzen gara naturak eskaintzen dizkigun produktuez baliatuz. Elikadura orekatu eta gorputzaren zainketa egoki bat lortzeko ahaleginean ere, zuri laguntzeko prest gaituzu.

Telefonoa

943860992

633389913

 

Emaila

info@ukendu.com

Helbidea

Kantauri plaza, 2
20750 – Zumaia (Gipuzkoa)