PREBIOTIKOAK-PROBIOTIKOAK: ZEIN DA ZEIN?
Sarritan prebiotiko eta probiotikoez hitz egiten dugu, baina zeintzuk dira bakoitzaren ezaugarriak? Hementxe ezberdintasun nabarmenenak.
PREBIOTIKOAK:
Zer dira?
- Digerigarriak ez diren elikadura osagarriak dira: ezin dira urdail-hesteetako traktuaren goi aldean ez hidrolizatuak ez xurgatuak izan.
- Bakteria batek edo bakteria kopuru jakin batek kolonean selektiboki hartzituak izan behar dute.
- Mikrobiotaren konposaketa modu positiboan aldatu behar dute.
- Giza boluntarioetan egiaztatu behar diren osasunarentzat onuragarriak diren efektuak eragin behar dituzte.
Zeintzuk erabiltzen dira?
- Dextrinak: gari eta artoarenak.
- Fruktanoak:
- Txikoriaren inulina.
- Fruktooligosakaridoak (FOS).
- Oligofruktosak (OFS).
PROBIOTIKOAK:
Zer dira?
- Mikroorganismo biziak.
- Kopuru egokian hartuz gero ostalariaren osasunean onurak eragiten dituzte:
- Heste eta koloneko hanturaren modulazioan parte hartzen dute.
- Hesteetako epitelioa babesten dute.
- Gure hesteetako sistema immunitarioaren aktibitatea modulatzen dute.
Zeintzuk erabiltzen dira?
Elikagaietan dauden bakteriak: batez ere, hartzituriko esnekietan edo elikadura osagarri liofilizatuetan.