POMELO HAZIEN ESTRAKTUA
Pomelo hazien estraktuaren botere eta propietateak 1980 geroztik ezagutzen dira fisiko eta inmunologo ospetsua zen Harich doktorearen ikerketen eskutik.
Pomelo hazien estraktu bat hartzeko orduan oso garrantzitsua da pulpa edo zukurik gabeko haziak erabiltzea. Zukuak edo pulpak botika ugarirekin interakzionatzeko gaitasuna baitu.
Era berean kontserbatzaile bezala erabiltzen diren triklosana edo benzalkonio kloruroa bezalako desinfektatzaile kimikorik ez izatea hauek warfarina bezalako antikoagulatzaileekin inetrakzionatzen baitute.
Zeintzuk dira bere ezaugarriak?
Kalterik egiten ez duen produktua da.
Ez da toxikoa.
Gomendaturiko dosietan albo kalterik ez du.
Tratamendu ezberdinetan lagungarri gertatzen da.
Zeintzuk dira bere osagarri aktiboak?
Flabonoideak: naringina da zapore mikatza ematen diona.
C bitamina:
Zeintzuk dira pomelo hazien propietateak?
Antibiotiko eta antifungikoa: bakteria eta onddo ugarien aurka erabil daiteke eta ez du gure hesteetako floran eragin kaltegarririk.
Antioxidatzailea: endekapenezko gaixotasunen prebentzioan erabil daiteke: aterosklerosia, Alzheimerra, …
Kardiotoniko eta antitronbotikoa da.
Antiinflamatorioa.
Antiseptikoa.