OREGANOA

 

Oreganoa edo Origanum vulgare L (Lamiazea) belardi ertz eta sastraketan aurki dezakegun zuhaixka txiki edo landare iraunkorra da.

Puja loredunak dira fitoterapian erabiltzen direnak,   karbakrola eta timola bezalako konposatuak dituen olio esentziala bertan baitago kontzentratuen.

Topikoki zein ahotik erabil daiteke.

Topikoki denean, belar ura konpresa, lozio, pomada zein gargarismo moduan aplika daiteke. Honela erabiltzen denean honako aktibitate ezberdinak izan ditzake: analgesikoa, orbaintzailea, antiseptikoa, antifungikoa. Eta erabilerak berriz, anitzak: azkura, errinitis, otitis, sinusitis,faringitis, odontalgiak, hantura osteoartikularrak, zauriak, ultzerak, dermatomikosiak, intsektuen ziztadak …

Ahotik hartzen denean, berriz, aperitibo, digestio laguntzaile, karminatibo, koleretiko, antiespasmodiko eta beherakoaren aurkako bezalako aktibitate gastrointestinala edo espektoratzaile eta antiseptiko bezalako arnas aktibitatea du.Azken kasu honetan bronkitis eta asma kasuetan erabil daiteke.

Herri mailako erabileran katarroaren aurkako erremedio gisa erabiltzen da honako nahasketa hau: oregano, ezkai eta erromeroaren aireko zatiak  proportzio berdinean nahastu eta berauen belar ura 9 egunez jarraian hartu.

Aitziber Etxeberria Garro. Farmazialaria eta idazlea naiz. Natura,osasuna eta literatura uztartzen saiatzen naiz. 2008. urtean Ukendu Parabotika martxan jarri nuen Zumaian.