KALTZIOA

Kaltzioa gure gorputzarentzat funtsezko mineral bat, hortzen eta hezurren osaketan, odolaren koagulazioan, bihotzeko muskulu- zuntzen erlaxazio eta uzkurduran, nerbio- bulkaden transmisioan, eginkizun hormonaletan, D bitaminaren modu aktibatuaren ekoizpenean eta likidoen garraioan laguntzen baitu.

Esnekietan, arrautza gorringoan, aleetan, arrainetan, hosto berdeetako barazkietan, hazietan eta fruitu lehorretan aurkitzen da. Baina, dieta beganoetan bezala, esneki eta arrautzarik kontsumitzen ez bada, kaltzioa beste elikagai batzuetan ere aurkitu daiteke, esate baterako, sojazko edarietan, lekaleetan, brokolian, azan, tofuan, almendretan, kinoan, azalorean eta azalorean.

Dieta beganoak, oxalato eta fitatoetan altuak izaten dira (barazki berdeak, intxaurrak eta haziak) eta hauek kaltzioa ondo ez absorbatzea eragiten dute. Hala eta guztiz ere, animali jatorriko proteinetan altuak diren dietekin alderatuta, dieta beganoetan kaltzio gutxiago iraizten da gernuan, beraz, ez dago zertan eskakizunak handitu beharrik.

Kaltzioaren urritasunak errakitismoa, hezurren ahultasuna, konbultsioak, jateko gogo eza, hezur- masaren gutxipena, hipertentsioa, osteoporosia, obesitatea, diabetesa eta gaixotasun kardiobaskularrak eragiten ditu. Bere xurgapena okerragoa izaten da alkohol, kafeina, sodio eta proteina asko kontsumitzen duten pertsonetan.

Aldiz, kaltzio gehiegi izateak, nahiz eta ez den ohikoena eta normalean denbora luzez gehigarriak hartzeagatik izaten da, giltzurrun- kalkuluak, zenbait ehunen kaltzifikazioa eta bihotzean anormaltasunak eragin ditzake.

Eskakizunak handiagoak dira umeetan, haurdun dauden edo bularra ematen duten emakumeetan eta menopausia garaian.

Ez da beharrezkoa kaltzio gehigarriak hartzea, ez bada medikuak aholkatuta. Elikadura egokia jarraitzen bada, edo dietista- nutrizionista batek ezarritakoa, ez da gabeziarik pairatzen.

 

AINITZE ONDARRA ACHAGA Dietista – nutrizionista