KOKO OLIOA

Koko olioa koko fresko lehor eta ehotik lortzen da. Birrinduriko koko lehorra hotzean  prentsatzen da koko olioa lortzeko.

Hainbat erabilera ditu, bai sukaldean bai edergintzan ere.

ERABILERA SUKALDEAN:

Koko olioa 25ºC azpitik solidifikatzen den gantz osasungarria da. Ezaugarri honek hainbat errezetetan gelifikatzaile edo esne-gainik erabili gabe solidifikatzaile bezala erabiltzeko aukera ematen digu.

Edozein janari motarekin ongi konbinatzen duen usain leun, gozo eta tropikala du.

Oliba olioaren antzera,tenperatura altuetan ez da ez oxidatzen ezta toxiko bilakatzen ere, beraz, frijitzeko egokia da elikagaiak bere propietateak hobeto mantentzeaz gain, olio kantitate gutxiago absorbitzen baitu.

ERABILERA EDERGINTZAN:

Azido lauriko kopuru handia duenez, oso nutritiboa da bai azal eta bai ile lehorrarentzat ere.

Koko olioak azalaren deshidratazioa ekidin eta ilearen zuntzak babesten ditu, ileari bolumena eta distira emanaz.

Azalaren berotasunarekin urtzen den olio gustagarria da.

Nola erabil dezakegu?

  • Gorputzeko olio nutritibo bezala: lehortasunen gainean olio kantitate txiki bat aplikatu.
  • Ilearen tratamendua: punta lehorretan olio kantitate txiki bat jarri, minutu batzuk utzi eta ur epelarekin garbitu.
  • Olio desmakillatzailea: olio pixka bat hartu eta aurpegian masajea eman. Soberakina kotoi baten bitartez kendu.

Aitziber Etxeberria Garro. Farmazialaria eta idazlea naiz. Natura,osasuna eta literatura uztartzen saiatzen naiz. 2008. urtean Ukendu Parabotika martxan jarri nuen Zumaian.