OREGANOA: propietateak eta erabilerak

OREGANOA: propietateak eta erabilerak

OREGANOA   Oreganoa edo Origanum vulgare L (Lamiazea) belardi ertz eta sastraketan aurki dezakegun zuhaixka txiki edo landare iraunkorra da. Puja loredunak dira fitoterapian erabiltzen direnak,   karbakrola eta timola bezalako konposatuak dituen olio esentziala bertan baitago kontzentratuen. Topikoki zein ahotik erabil daiteke. Topikoki denean, belar ura konpresa, lozio, pomada zein gargarismo moduan aplika daiteke. Honela erabiltzen denean honako aktibitate ezberdinak izan ditzake: analgesikoa, orbaintzailea, antiseptikoa, antifungikoa. Eta erabilerak berriz, anitzak: azkura, errinitis, otitis, sinusitis,faringitis, odontalgiak, hantura osteoartikularrak, zauriak, ultzerak, dermatomikosiak, intsektuen ziztadak … Ahotik hartzen denean, berriz, aperitibo, digestio laguntzaile, karminatibo, koleretiko, antiespasmodiko eta beherakoaren aurkako bezalako aktibitate gastrointestinala edo espektoratzaile eta antiseptiko bezalako arnas aktibitatea du.Azken kasu honetan bronkitis eta asma kasuetan erabil daiteke. Herri mailako erabileran katarroaren aurkako erremedio gisa erabiltzen da honako nahasketa hau: oregano, ezkai eta erromeroaren aireko zatiak  proportzio berdinean nahastu eta berauen belar ura 9 egunez jarraian hartu. Aitziber Etxeberria Garro. Farmazialaria eta idazlea naiz. Natura,osasuna eta literatura uztartzen saiatzen naiz. 2008. urtean Ukendu Parabotika martxan jarri nuen...
KOKO OLIOA

KOKO OLIOA

KOKO OLIOA Koko olioa koko fresko lehor eta ehotik lortzen da. Birrinduriko koko lehorra hotzean  prentsatzen da koko olioa lortzeko. Hainbat erabilera ditu, bai sukaldean bai edergintzan ere. ERABILERA SUKALDEAN: Koko olioa 25ºC azpitik solidifikatzen den gantz osasungarria da. Ezaugarri honek hainbat errezetetan gelifikatzaile edo esne-gainik erabili gabe solidifikatzaile bezala erabiltzeko aukera ematen digu. Edozein janari motarekin ongi konbinatzen duen usain leun, gozo eta tropikala du. Oliba olioaren antzera,tenperatura altuetan ez da ez oxidatzen ezta toxiko bilakatzen ere, beraz, frijitzeko egokia da elikagaiak bere propietateak hobeto mantentzeaz gain, olio kantitate gutxiago absorbitzen baitu. ERABILERA EDERGINTZAN: Azido lauriko kopuru handia duenez, oso nutritiboa da bai azal eta bai ile lehorrarentzat ere. Koko olioak azalaren deshidratazioa ekidin eta ilearen zuntzak babesten ditu, ileari bolumena eta distira emanaz. Azalaren berotasunarekin urtzen den olio gustagarria da. Nola erabil dezakegu? Gorputzeko olio nutritibo bezala: lehortasunen gainean olio kantitate txiki bat aplikatu. Ilearen tratamendua: punta lehorretan olio kantitate txiki bat jarri, minutu batzuk utzi eta ur epelarekin garbitu. Olio desmakillatzailea: olio pixka bat hartu eta aurpegian masajea eman. Soberakina kotoi baten bitartez kendu. Aitziber Etxeberria Garro. Farmazialaria eta idazlea naiz. Natura,osasuna eta literatura uztartzen saiatzen naiz. 2008. urtean Ukendu Parabotika martxan jarri nuen...
MATCHA,KUKICHA ETA BANCHAREN TE BERDEA

MATCHA,KUKICHA ETA BANCHAREN TE BERDEA

MATCHA,KUKICHA ETA BANCHAREN TE BERDEA Gero eta te mota gehiago ikusten dira gure artean eta askotan hain eskaintza zabalaren artean zein aukeratu ez dakigula geratzen gara. Gaurkoan, Japoniatik datozen 3 te ezberdinen inguruan arituko gara: matcha, kukicha eta bancha. Denen jatorria berbera da: Camelia sinensis edo te berdea. Zeintzuk dira orduan ezberdintasunak? Matcha: te berdearen orri osoa erabiltzen da. Laborantza, bilketa eta lehortze prozesu berezi baten ondoren ehotu eta hauts fin eta berde bat lortzen da. Matcha tearen gaitasun antioxidatzailea eta balio nutrizionala ohiko te berdearenak baina 10 aldiz handiagoak dira: 1 baso matcha = 10 baso te berde Kukicha edo 3 urteko tea: 3 urteko te berdearen adartxo eta zurtoinak moztu eta txigortu ondoren lortzen den tea da. Honek zapore keetu gozoa ematen dio. Ez du teinarik. Bancha tea: te berde landarean 3 urtez iraun duten orriekin osaturiko tea da. Oso aromatikoa da eta txigortuz gero Hojicha tea lortzen da. Banchak baino zapore malteatuagoa du honek. Aitziber Etxeberria Garro. Farmazialaria eta idazlea naiz. Natura,osasuna eta literatura uztartzen saiatzen naiz. 2008. urtean Ukendu Parabotika martxan jarri nuen...
PREBIOTIKOAK-PROBIOTIKOAK: ZEIN DA ZEIN?

PREBIOTIKOAK-PROBIOTIKOAK: ZEIN DA ZEIN?

PREBIOTIKOAK-PROBIOTIKOAK: ZEIN DA ZEIN?   Sarritan prebiotiko eta probiotikoez hitz egiten dugu, baina zeintzuk dira bakoitzaren ezaugarriak? Hementxe ezberdintasun nabarmenenak. PREBIOTIKOAK:  Zer dira? Digerigarriak ez diren elikadura osagarriak dira: ezin dira urdail-hesteetako traktuaren goi aldean ez hidrolizatuak ez xurgatuak izan. Bakteria batek edo bakteria kopuru jakin batek kolonean selektiboki hartzituak izan behar dute. Mikrobiotaren konposaketa modu positiboan aldatu behar dute. Giza boluntarioetan egiaztatu behar diren osasunarentzat onuragarriak diren efektuak eragin behar dituzte. Zeintzuk erabiltzen dira? Dextrinak: gari eta artoarenak. Fruktanoak: Txikoriaren inulina. Fruktooligosakaridoak (FOS). Oligofruktosak (OFS). PROBIOTIKOAK: Zer dira? Mikroorganismo biziak. Kopuru egokian hartuz gero ostalariaren osasunean onurak eragiten dituzte: Heste eta koloneko hanturaren modulazioan parte hartzen dute. Hesteetako epitelioa babesten dute. Gure hesteetako sistema immunitarioaren aktibitatea modulatzen dute. Zeintzuk erabiltzen dira? Elikagaietan dauden bakteriak: batez ere, hartzituriko esnekietan edo elikadura osagarri liofilizatuetan. Aitziber Etxeberria Garro. Farmazialaria eta idazlea naiz. Natura,osasuna eta literatura uztartzen saiatzen naiz. 2008. urtean Ukendu Parabotika martxan jarri nuen...