ASTALIKARDUA: GIBELA BABESTEN DUEN LANDAREA

ASTALIKARDUA: GIBELA BABESTEN DUEN LANDAREA

ASTALIKARDUA: GIBELA BABESTEN DUEN LANDAREA   Silybum marianum da bere latinezko izena eta fruituak dira gibela babesteko propietateak dituztenak. Fruituek silimarina izeneko konposatu bat dute, flabanolignano ezberdinen nahasketa bat da berau. Infusio edo estraktu moduan hartzen dira normalean. Zein kasutan erabiltzen da? Arazo dispeptikoak: Meteorismoa gutxitzen du. Digestio-hodiko tentsioa eta haize-mina arintzen du. Jateko gogoa areagotzen du. Jatorri toxikoa duten gibeleko gaitzetan: Amanita phalloidesen toxinen aurrean besteak beste. Gibeleko hantura kronikoen tratamenduan. Alkoholak, drogek, edo toxinak eragindako zirrosi hepatikoetan. Kontuan izan beharrekoa: Landare segurua da eta ez du arazorik ematen, gutxi batzuetan efektu libragarria izan dezake. Aitziber Etxeberria Garro. Farmazialaria eta idazlea naiz. Natura,osasuna eta literatura uztartzen saiatzen naiz. 2008. urtean Ukendu Parabotika martxan jarri nuen Zumaian....
POMELO HAZIEN ESTRAKTUA

POMELO HAZIEN ESTRAKTUA

POMELO HAZIEN ESTRAKTUA Pomelo hazien estraktuaren botere eta propietateak 1980 geroztik ezagutzen dira fisiko eta inmunologo ospetsua zen Harich doktorearen ikerketen eskutik. Pomelo hazien estraktu bat hartzeko orduan oso garrantzitsua da pulpa edo zukurik gabeko haziak erabiltzea. Zukuak edo pulpak botika ugarirekin interakzionatzeko gaitasuna baitu. Era berean kontserbatzaile bezala erabiltzen diren triklosana edo benzalkonio kloruroa bezalako desinfektatzaile kimikorik ez izatea hauek warfarina bezalako antikoagulatzaileekin inetrakzionatzen baitute. Zeintzuk dira bere ezaugarriak? Kalterik egiten ez duen produktua da. Ez da toxikoa. Gomendaturiko dosietan albo kalterik ez du. Tratamendu ezberdinetan lagungarri gertatzen da. Zeintzuk dira bere osagarri aktiboak? Flabonoideak: naringina da zapore mikatza ematen diona. C bitamina: Zeintzuk dira pomelo hazien propietateak? Antibiotiko eta antifungikoa: bakteria eta onddo ugarien aurka erabil daiteke eta ez du gure hesteetako floran eragin kaltegarririk. Antioxidatzailea: endekapenezko gaixotasunen prebentzioan erabil daiteke: aterosklerosia, Alzheimerra, … Kardiotoniko eta antitronbotikoa da. Antiinflamatorioa. Antiseptikoa. Aitziber Etxeberria Garro. Farmazialaria eta idazlea naiz. Natura,osasuna eta literatura uztartzen saiatzen naiz. 2008. urtean Ukendu Parabotika martxan jarri nuen...
ERISIMOA (Erysimum officinalis L)

ERISIMOA (Erysimum officinalis L)

ERISIMOA Jatorria Frantziako hegoaldean du landare honek. Bere propietateak direla medio “ abeslarien landarea” bezala ere ezagutzen da. Zurtoina eta hostoak dira terapeutikan erabiltzen diren zatiak.. Zeintzuk dira osagai aktiboak? Glukosinatoak: ahots kordak babestu eta erlaxatzeaz gain, antimikrobiano bezala jokatzen dute. C bitamina: antioxidatzailea. Muzilagoak:  efektu leungarria dute. Taninoak: efektu astringente eta antiseptikoa dute. Flabonoideak: antioxidatzaileak dira. Noiz edo zertarako erabili? Sarritan belar txartzat hartu izan den arren, herri erabileran dezente kontsumitzen den landarea da: ahots korden hanturari aurre egiteko erisimoaren belar-ura hartu izan da. Era berean, eztularen aurkako produktuetan eta eztarria leuntzeko piluletan aurki dezakegu. Jateko ere balio du. Orriek berroen antzeko zapore min eta mikatza dute. Gordinik jan daitezke, entsaladan, edo bestela egosirik. Haziak, berriz, mostaza moduko bat prestatzeko erabil daitezke. Ahots-galerentzat eta arnasketa errazteko ere erabil daiteke. Aitziber Etxeberria Farmazialaria...
EZKAIA  (Thymus vulgaris)

EZKAIA (Thymus vulgaris)

EZKAIA Gure inguruko mendietan ezkaia hazten ez den arren, geroz eta jende gehiagok landatzen du baratzean edo etxeko balkoian. Erabilpen ugari dituen arren, esanguratsuenak hauek dira: Arnasbideetako eta liseri aparatuko gaitzak: infusio moduan hartuz gero. Antiseptikoa: erabilpen topikoan. Erabiltzen diren zatiak, berriz, hauek dira: Lore pujak: zurtoin lehorretatik eroritako lore eta hostoak. Konposaketa kimikoari erreparatuz gero, ezkaiak dituen molekula aktibo nagusiak hauek dira: Olio esentzialak: timola eta karbakrola batik bat.. Polifenolak: flabonoideak bereziki. Guzti hau kontuan izanik, zertarako erabil dezakegu ezkaia? Arnasbideetako gaisotasunentzat: eztul irritatibo eta espasmodikoa, laringitisa, bronkitisa, asma eta gripea. *Espektoratzailea denez, bronkioetako jariakinak fluidizatu eta beraien ezabapena bultzatzen du. *Antiespasmodikoa denez, antitusibo bezela erabil daiteke. *Bakterien aurrean antiseptikoa da. *Erabilera herrikoiak, eztiarekin gozaturiko ezkai infusio bat negu osoan, goizero, baraurik hartzea gomendatzen du gripe eta katarroei modu prebentiboan aurre egin ahal izateko. Estomatitis eta halitosis kasuetan. Antiseptiko eta antiinflamatorio moduan: haizeentzat, enterokolitis kasuetan, zistitisan, prostatitisan,uretritisan eta hesteetako parasitosian erabil daiteke. Erabilera topikoa: zauri, otitis, estomatitis, halitosis, faringitis eta sinusitis kasuetan. Kontuan eduki behar da ezkaiaren olio esentziala ezin dela kasu batzuetan erabili: Huardunaldian. Edoskitzean. Haurretan. Ultzera gastroduodenaletan.     Aitziber Etxeberria...
ALERGIA? PLANTAINA

ALERGIA? PLANTAINA

ALERGIA? PLANTAINA Gure artean plantain edo ardimingain bezala ezagutzen dugun landare ezagunaren inguruan idatzi nahi dut post hau. Espezie ezberdinak biltzen dira plantain, Plantago, generoaren gerizpean. Gure artean ezagunenak orri estu eta luzeagoak dituen  Plantago lanceolata edo ezpata-plantaina, eta orri obalatu eta zabalagoak dituen Plantago major edo plantain handia dira. Goi arnas aparatuaren gaixotasunak eta mukosa bukofaringeoaren nahiz azalaren inflamazioak sendatzeko erabiltzen dira, batez ere zurtoinak. Espezie guztiek antzerako propietateak dituzte: Dituzten muzilagoei esker, propietate emolientea dute, hau da, gogortasun edo inflamazio bat biguntzeko ahalmena dute. Azido kafeikoaren deribatuak, plantamajosidoak eta aktiosidoak bereziki,eta iridoideak, aukubina, aktibitate antiinflamatorioarekin erlazionaturik daude. Iridoideak efektu antibakterianoaren eragileak ere badira eta baita antialergikoarena ere plantain handiaren kasuan. Azken hau bronkitis kronikoetan ere erabili ohi da. Erabilerari erreparatzen badiogu, berriz: Alemaniako osasun Ministeritzako E komisioak baimentzen dituenak hauek dira: katarro arrunta, eztul ez emankorra, bronkitisa, sukarra eta faringitisa. Erabilera herrikoia: Katarroarentzat: hostoen belar ura erabiltzen da. Azaleko zaurientzat: ezpata-plantainaren hostoak erabiltzen dira, loratu baino lehen (ekaina-uztaila). Zuritu, mintz fin batez inguraturik baitaude, eta zuzenean zauriaren gainean jartzen dira. Haginetako minari, oi handitsuei eta txantxar txikiei aurre egiteko berriz, plantain handiaren hostoak erabiltzen dira. Gordinik mamurtzen dira hosto freskoak 5 minutuz, tu egin gabe, nahiz eta zapore oso mingotsa izan. Idorreriaren kontra: bai plantain-ezpataren eta bai plantain handiaren heldutako haziak (abuztua-iraila) erabiltzen dira laxante mekaniko gixa.     Aitziber Etxeberria Farmazialaria...