SULFATORIK GABEKO XANPUAK

SULFATORIK GABEKO XANPUAK

SULFATORIK GABEKO XANPUAK Zer dira sulfatorik gabeko xanpuak? Azken boladan sarri galdetu diguzue gai honen inguruan. Xanpu hauek ez dute SLS edo sodio lauril sulfatoa bezalako agente garbitzaile edo surfaktanterik. SLSa molekula apar sortzaile merke eta eraginkorra den arren, buru azala babesteko balio duen geruza lipidikoa ezabatzeko gai ere bada. Geruza babesgarri hau ez edukitzean, ilea errazago lehortu eta kizkurtzen da eta batzuetan zahia ere azal liteke. Zein berezitasun dute sulfatorik gabeko xanpuek? Beste xanpuak baino suabeagoak dira eta apar gutxiago sortzen dute. Hala ere ohiko xanpuek bezain ondo garbitzen dute ilea. Kutikula osorik mantentzen dutenez, ile porotsu edo hondatuentzat aukera ona dira. Zeintzuk dira sulfatorik gabeko xanpuak erabiltzearen abantailak? Ilearen kolorea mantentzen laguntzen du dekolorazio azkarra galaraziz. Buru azaleko alergiak ekiditen dituzte. Ilearen haustura, porositate eta lehortasuna ekiditen dute. Ile zuntza sendoago eta osasungarriago mantentzen laguntzen dute. Aitziber Etxeberria Garro. Farmazialaria eta idazlea naiz. Natura,osasuna eta literatura uztartzen saiatzen naiz. 2008. urtean Ukendu Parabotika martxan jarri nuen...
PPDa  ETA  ILERAKO TINDAGAIEI ALERGIA

PPDa ETA ILERAKO TINDAGAIEI ALERGIA

PPDa  eta  ILERAKO TINDAGAIEI ALERGIA Gero eta sarriago galdetzen digute ilerako tindagaiek daramaten  PPDak eragindako alergien gainean. PPD siglak parafenilendiamina edo 1,4 diaminobenzeno molekulatik datoz. Industria munduan asko erabiltzen den molekula da dituen propietate onei esker: Toxikotasun urria. Tenperatura altuetan bere egonkortasuna mantentzeko gaitasuna. Jatorriz koloregabea bada ere, oxigenoaren eraginpean kolorea hartzen du. Hori dela eta, industria ezberdinetan oso erabilia da: ehungintza, inprimaketa, fotokopietan, kautxuaren industrian eta kosmetikan. PPDak kolore uniformea lortzea ahalbideratzen du eta ilearen garbiketekin joaten ez denez, kosmetikan, ilerako tindagai iraunkorretan, ehun, azal eta makillaje ilunetarako tindagaietan erabiltzen den ohiko osagaia da. PPDak eragindako alergian ez dute IgE molekulek parte hartzen polen eta beste proteinen alergietan gertatu ohi den bezala, PPDaren kasuan zelulak dira bitartekariak eta kontaktu dermatitisa izaten da sintoma nagusia. Zeintzuk dira PPDarekiko sentsibilizazio arrisku faktoreak? Sustantzi honekin edo antzerako egitura duten sustantziekin ukipen jarrai edo errepikakorra. Lehen aipaturiko industri alor batean tindagai hauekin lan egitea. Bere osagaien artean PPDa daraman tindagairen bat erabiltzea. Henna beltzezko tatuaiak erabiltzea. Henna arbasta batetik lortzen den koloratzaile naturala bada ere, batzuetan beste sustantziekin nahasten da. PPDa lehorketa bizkortzeko, gardentasuna hobetzeko eta hennaren kolore gorria iluntzeko erabiltzen da. Ze produkturekin eman dezake erreakzio gurutzatua PPDak? p-amino taldea duten sustantziekin. Besteak beste: ilerako tindagaiak, PARA taldeaz osaturiko anestesiko lokalak (benzokaina ) eta PABA duten eguzkitarako iragazkiak.   Aitziber Etxeberria Garro. Farmazialaria eta idazlea naiz. Natura,osasuna eta literatura uztartzen saiatzen naiz. 2008. urtean Ukendu Parabotika martxan jarri nuen...