KALTZIOA

KALTZIOA

KALTZIOA Kaltzioa gure gorputzarentzat funtsezko mineral bat, hortzen eta hezurren osaketan, odolaren koagulazioan, bihotzeko muskulu- zuntzen erlaxazio eta uzkurduran, nerbio- bulkaden transmisioan, eginkizun hormonaletan, D bitaminaren modu aktibatuaren ekoizpenean eta likidoen garraioan laguntzen baitu. Esnekietan, arrautza gorringoan, aleetan, arrainetan, hosto berdeetako barazkietan, hazietan eta fruitu lehorretan aurkitzen da. Baina, dieta beganoetan bezala, esneki eta arrautzarik kontsumitzen ez bada, kaltzioa beste elikagai batzuetan ere aurkitu daiteke, esate baterako, sojazko edarietan, lekaleetan, brokolian, azan, tofuan, almendretan, kinoan, azalorean eta azalorean. Dieta beganoak, oxalato eta fitatoetan altuak izaten dira (barazki berdeak, intxaurrak eta haziak) eta hauek kaltzioa ondo ez absorbatzea eragiten dute. Hala eta guztiz ere, animali jatorriko proteinetan altuak diren dietekin alderatuta, dieta beganoetan kaltzio gutxiago iraizten da gernuan, beraz, ez dago zertan eskakizunak handitu beharrik. Kaltzioaren urritasunak errakitismoa, hezurren ahultasuna, konbultsioak, jateko gogo eza, hezur- masaren gutxipena, hipertentsioa, osteoporosia, obesitatea, diabetesa eta gaixotasun kardiobaskularrak eragiten ditu. Bere xurgapena okerragoa izaten da alkohol, kafeina, sodio eta proteina asko kontsumitzen duten pertsonetan. Aldiz, kaltzio gehiegi izateak, nahiz eta ez den ohikoena eta normalean denbora luzez gehigarriak hartzeagatik izaten da, giltzurrun- kalkuluak, zenbait ehunen kaltzifikazioa eta bihotzean anormaltasunak eragin ditzake. Eskakizunak handiagoak dira umeetan, haurdun dauden edo bularra ematen duten emakumeetan eta menopausia garaian. Ez da beharrezkoa kaltzio gehigarriak hartzea, ez bada medikuak aholkatuta. Elikadura egokia jarraitzen bada, edo dietista- nutrizionista batek ezarritakoa, ez da gabeziarik pairatzen.   AINITZE ONDARRA ACHAGA Dietista –...
POLENA

POLENA

POLENA Haziak dituzten landareek sortzen dituzten ale mikroskopikoen izen kolektiboa da polena. Landarearen obulua ernalduko du, polen aleak bizpahiru zeluletara murrizturiko izaki maskulinoz osaturik baitaude. Erleek beste animalia askok ez bezala, polenaz elikatzeko gaitasuna dute. Horretarako, argizari abarasketan polena metatu eta berau digerituko duten entzima berezi batzuk gehitzen dizkiote. Ondoren, polen hau ezti geruza batez estaltzen dute, prozesu entzimatikoa anaerobioa, oxigenorik gabea, izan dadin. Aste batzuk pasa ondoren, erlezainek “erlearen ogia” bezala ezagutzen dutena lortzen da, hau da, polen digerigarria. Baldintza hauetan, polenaren proteina  (aminoazido esentzial), gantz, mineral eta oligoelementuak lor ditzakegu. Zer izan behar dugu kontuan polena erosteko orduan? Freskoa izan dadila: polenak urtebete baino gehiago duenean bere propietateen %80 galtzen du. Era askotako kolorea izan dezala: horitik beltz, more eta laranja koloreraino doazen tonuz osaturikoa. Polen freskoa erraz desegiten da ahoan edo ur naturalean. Zein ezaugarri ditu polenak kosmetikan? Ezaugarri nagusia azal akneikoetan eragiten duen onura da, gorputzean A bitamina bilakatzen den karotenoideari esker. Hortaz gain, B,C,D,E eta K bitaminak, mineralak, eta aminoazidoak aurki ditzakegu bere konposaketan. Azal indarge eta zimurtuetan ere oso baliagarria da, suspertzaile indartsua baita. Xaboia egiteko erabil dezakegu? Bai, bi modutara egin dezakegu: Bere horretan: pikorkatua. Ehoturik: kafe ehotzaile bat erabiliz. Kontuan eduki beharrekoa: hobe da polenari alergia dioten pertsonek xaboi hau ez erabiltzea. Aitziber Etxeberria Garro. Farmazialaria eta idazlea naiz. Natura,osasuna eta literatura uztartzen saiatzen naiz. 2008. urtean Ukendu Parabotika martxan jarri nuen...