CHIA HAZIAK

CHIA HAZIAK

CHIA HAZIAK Gaurko post honetan chia haziei buruz hitz egingo dugu. Mexiko, Guatemala eta Nikaraguan du bere jatorria Salvia hispanica landareak eta bere haziak chia bezela ezagutzen dira. Sukaldaritzan oso estimatua da hazi osasungarri hau. Bere propietateak zeintzuk diren jakin nahi duzu? Hona bereizgarrienak: Chia hazien olioak gantz insaturatu kopuru handia du, ugarienak azido oleiko, linoleiko eta linolenikoa direlarik, azken hau omega 3 seriekoa. Giza gorputzak gantz azido esentzialak bere kabuz ekoiztu ezin dituenez, oso garrantzitsua da elikadura egoki baten bitartez eskuratzea. Izokiak baino zazpi aldiz omega 3 kantitatea handiagoa dute chia haziek. Karbohidratuei begiratzen badiegu, berriz, ezinbestean aipatu behar da chia hazien zuntz portzentaia. Zuntzaren %30 disolbaezina da eta %3 disolbagarria. Honek urarekin nahastean muzilagoak askatu eta gel bat sortzeko ahalmena ematen dio haziari. Honi esker, hesteetako mugimendua hobetzen da eta zenbait karbohidatuen liseriketa entzimatiko azkarra erregulatzen da diabetesa duten pertsonengan onurak ekarriz. Landare jatorriko proteina kopuru altua duenez, kirolari edo esfortzu fisiko handia egin behar dutenentzat elikagai egokia bilakatzen du. B taldeko bitaminak dituenez, nerbio sistemaren mantenimenturako egokia gertatzen da. Mineralak ere baditu; kaltzioa, boroa, potasioa eta burdina direlarik aipagarrienak. Esne osoak baino bost aldiz kaltzio kopurua handiagoa du, platanoek baino bi aldiz potasio kantitate gehiago eta espinakek baino hiru aldiz burdin kantitate handiagoa. Sodio kantitate baxua du. Dituen oligoelementuen artean manganesoa, magnesioa, kobrea eta zinka dira esanguratsuenak eta baita selenioa ere antioxidatzaile bezala. Ez du glutenik. Nola hartu chia haziak? Modu ezberdinetan har daitezke haziak. Hona hemen pare bat aukera: Kontsumitzera zoazen unean ehotu eta iogur, entsalada, zopa … gainera bota eta jan. Uretan utzi ordu batez edo, haziek muzilagoa askatu eta gel bat sortzen duten...
CHIA MARMELADA

CHIA MARMELADA

CHIA MARMELADA Osagaiak: Chia haziak:  3 zopa koilarakada. Zuk nahi duzun fuita zukua: baso erdia. Prestaketa: Zukuari chia haziak gehitu eta ordu betez bere hortan utzi. Hazien muzilagoek gela osatuko dute eta marmelada listo izango duzu. Gainean fruita zatitxoak jar ditzakezu. Eta kristalezko ontzi batean prestatzen baduzu, hozkailuan gorde dezakezu egun batzuetan. On egin!   Aitziber Etxeberria Garro...