ERISIMOA

Jatorria Frantziako hegoaldean du landare honek. Bere propietateak direla medio “ abeslarien landarea” bezala ere ezagutzen da.

Zurtoina eta hostoak dira terapeutikan erabiltzen diren zatiak..

Zeintzuk dira osagai aktiboak?

  • Glukosinatoak: ahots kordak babestu eta erlaxatzeaz gain, antimikrobiano bezala jokatzen dute.
  • C bitamina: antioxidatzailea.
  • Muzilagoak:  efektu leungarria dute.
  • Taninoak: efektu astringente eta antiseptikoa dute.
  • Flabonoideak: antioxidatzaileak dira.

Noiz edo zertarako erabili?

  • Sarritan belar txartzat hartu izan den arren, herri erabileran dezente kontsumitzen den landarea da: ahots korden hanturari aurre egiteko erisimoaren belar-ura hartu izan da. Era berean, eztularen aurkako produktuetan eta eztarria leuntzeko piluletan aurki dezakegu.
  • Jateko ere balio du. Orriek berroen antzeko zapore min eta mikatza dute. Gordinik jan daitezke, entsaladan, edo bestela egosirik. Haziak, berriz, mostaza moduko bat prestatzeko erabil daitezke.
  • Ahots-galerentzat eta arnasketa errazteko ere erabil daiteke.

Aitziber Etxeberria

Farmazialaria