ANTSIETATEA
Antsietatea erreakzio emozional bat da, gure bizirauteko senaren parte dena; arazoa, erreakzio emozional hau gure egunerokotasunaren zati bilakatzen denean dago.
Askotan, zenbait nutrienteren urritasunarekin eta neurotransmisore batzuen produkzio txikiarekin erlazionatzen da. Orduan, nutriente hauen kontsumoa handitzea gomendatzen da:
- B Bitamina taldea: Nerbio sistemaren funtzionamenduan parte hartzen dute eta nekea, suminkortasuna, urduritasuna, depresioa eta antsietatea gutxitzen ditu. Iturriak: Oloa, fruitu lehorrak (almendrak, intxaurrak, hurrak, kakahueteak …), arroz integrala, arrautzak, hosto berdeko barazkiak.
- Magnesioa: Giharren erlaxazioan, transmisio neuromuskularrean, odol zirkulazioan eta bihotz taupaden mantentzean parte hartzen du. Iturriak: Hosto berdeko barazkiak, ahuakatea, ekilore eta kalabaza haziak, fruitu lehorrak, babarrunak, dilistak, babak, gari ernamuina, kakaoa (kakaoa >%80).
- Omega 3: Hormonen oreka izateko, aldartea hobetzeko eta antsietatea saihesteko beharreko gantz azidoa. Gainera, garunaren funtzionamendu egokian parte hartzen du. Iturriak: izokina, hegaluze freskoa, sardinak, chia haziak, liho haziak, kalabaza haziak, oliba olioa.
- Triptofanoa: Serotonina izeneko neurotransmisorearen aitzindaria den aminoazidoa da. Serotonina, aldartea hobetzearekin erlazionatzen da eta apetituaren kontrolean parte hartzen du. Iturriak: platanoa, oloa, oilaskoa, esnea, gazta, jogurta, arrautzak, kalabaza haziak, kakahueteak.
- Karbohidrato konplexuak: Mota honetako karbohidratoak, duten indize gluzemiko baxuagatik eta zuntz kantitate altuagatik, odoleko glukosa maila mantentzen laguntzen dute, horrela antsietatea saihestuz. Gainera, aurrez azalduriko serotonina neurotransmisorearen ekoizpenean parte hartzen du. Iturriak: arroz integrala, batata, pasta integrala, babarrunak, dilistak, kinoa, fruitu lehorrak.
- Proteinak: Giharrak osatzen eta denbora gehiagoz asetuta mantentzen laguntzen dute. Iturriak: oilaskoa, haragi gorria, arraina, arrautzak, esnekiak, babarrunak, dilistak, fruitu lehorrak, tofu, seitan.