ASTALIKARDUA: GIBELA BABESTEN DUEN LANDAREA

 

Silybum marianum da bere latinezko izena eta fruituak dira gibela babesteko propietateak dituztenak. Fruituek silimarina izeneko konposatu bat dute, flabanolignano ezberdinen nahasketa bat da berau.

Infusio edo estraktu moduan hartzen dira normalean.

Zein kasutan erabiltzen da?

  • Arazo dispeptikoak:
    • Meteorismoa gutxitzen du.
    • Digestio-hodiko tentsioa eta haize-mina arintzen du.
    • Jateko gogoa areagotzen du.
  • Jatorri toxikoa duten gibeleko gaitzetan: Amanita phalloidesen toxinen aurrean besteak beste.
  • Gibeleko hantura kronikoen tratamenduan.
  • Alkoholak, drogek, edo toxinak eragindako zirrosi hepatikoetan.

Kontuan izan beharrekoa:

Landare segurua da eta ez du arazorik ematen, gutxi batzuetan efektu libragarria izan dezake.

Aitziber Etxeberria Garro. Farmazialaria eta idazlea naiz. Natura,osasuna eta literatura uztartzen saiatzen naiz. 2008. urtean Ukendu Parabotika martxan jarri nuen Zumaian.