ERISIMOA
Jatorria Frantziako hegoaldean du landare honek. Bere propietateak direla medio “ abeslarien landarea” bezala ere ezagutzen da.
Zurtoina eta hostoak dira terapeutikan erabiltzen diren zatiak..
Zeintzuk dira osagai aktiboak?
- Glukosinatoak: ahots kordak babestu eta erlaxatzeaz gain, antimikrobiano bezala jokatzen dute.
- C bitamina: antioxidatzailea.
- Muzilagoak: efektu leungarria dute.
- Taninoak: efektu astringente eta antiseptikoa dute.
- Flabonoideak: antioxidatzaileak dira.
Noiz edo zertarako erabili?
- Sarritan belar txartzat hartu izan den arren, herri erabileran dezente kontsumitzen den landarea da: ahots korden hanturari aurre egiteko erisimoaren belar-ura hartu izan da. Era berean, eztularen aurkako produktuetan eta eztarria leuntzeko piluletan aurki dezakegu.
- Jateko ere balio du. Orriek berroen antzeko zapore min eta mikatza dute. Gordinik jan daitezke, entsaladan, edo bestela egosirik. Haziak, berriz, mostaza moduko bat prestatzeko erabil daitezke.
- Ahots-galerentzat eta arnasketa errazteko ere erabil daiteke.
Aitziber Etxeberria
Farmazialaria