ELIKAGAI INTEGRALAK

Ahal den guztietan edo beti elikagai integralak erostea da egokiena, ez kaloria gutxiago dituelako, baizik eta, kalitate hobeagoa, zuntz, bitamina eta mineral gehiago dutelako eta denbora gehiagoz mantentzen gaituztelako aseturik.

Elikagaiak integralak badira edo Irin integralarekin eginda badaude, orduan, lehendabiziko osagaia garizko edo beste ale osoko zereal baten irin integrala izango da. Osagai honen atzetik irin normala duela jartzen badu osagaien zerrendan, elikagai hori ez da integrala. Elikagai baten etiketatuan, “zuntzan altua” dela edo “15 zereal” dituela jartzen badu, ez du nahitaez irin integrala edo ale osokoa izango. Osagaien zerrenden integral edo ale osoko hitzak agertu behar dute, benetan integralak diren produktu edo elikagaiak direla jakiteko.

Irin integralaren portzentajea gutxienez %70ekoa izatea gomendatzen da. Portzentaje hau txikiagoa bada, produktua ez da integrala, seguruenik beste irin prozesatuak izango dituelako.

Irinaren ezaugarriak prozesamenduaren araberakoak izango dira. Prozesatutako garizko irin normala erosten bada (%40-60 integrala), ogi, pasta, gaileta, bizkotxo … askok izaten dutena, ez dugu ia ezer lortuko, kaloria hutsak dira. Aldiz, %80-100an integrala den irina erosten bada, B taldeko bitaminak, manganesoa, magnesioa, kaltzioa, zinka, burdina eta batez ere zuntza aurkituko dugu.

Pisu igoera gutxiagorekin, hesteetako osasunaren hobekuntzarekin, 2 motako diabetes eta zenbait minbizi motaren (koloneko minbizia esate baterako)  intzidentzia baxuagoarekin lotuta dago elikagai integralen kontsumoa. Horregatik dietista- nutrizionistak irin integrala eta honekin egindako produktuak gomendatzen ditugu, eta ez produktu prozesatuak, izan ere, elikagai integralak balio nutrizional altua dutelako eta denbora gehiagoz mantentzen gaituztelako asetuta.

Ukendu parabotikan kalitate oneko hainbat elikagai %100 integralak aurkitu daitezke, gure dieta eta osasuna hobetu ahal izateko.

 

                                                                                                                                                             Ainitze Ondarra

Dietista- Nutrizionista