EZKAIA
Gure inguruko mendietan ezkaia hazten ez den arren, geroz eta jende gehiagok landatzen du baratzean edo etxeko balkoian.
Erabilpen ugari dituen arren, esanguratsuenak hauek dira:
- Arnasbideetako eta liseri aparatuko gaitzak: infusio moduan hartuz gero.
- Antiseptikoa: erabilpen topikoan.
Erabiltzen diren zatiak, berriz, hauek dira:
- Lore pujak: zurtoin lehorretatik eroritako lore eta hostoak.
Konposaketa kimikoari erreparatuz gero, ezkaiak dituen molekula aktibo nagusiak hauek dira:
- Olio esentzialak: timola eta karbakrola batik bat..
- Polifenolak: flabonoideak bereziki.
Guzti hau kontuan izanik, zertarako erabil dezakegu ezkaia?
- Arnasbideetako gaisotasunentzat: eztul irritatibo eta espasmodikoa, laringitisa, bronkitisa, asma eta gripea.
*Espektoratzailea denez, bronkioetako jariakinak fluidizatu eta beraien ezabapena bultzatzen du.
*Antiespasmodikoa denez, antitusibo bezela erabil daiteke.
*Bakterien aurrean antiseptikoa da.
*Erabilera herrikoiak, eztiarekin gozaturiko ezkai infusio bat negu osoan, goizero, baraurik hartzea gomendatzen du gripe eta katarroei modu prebentiboan aurre egin ahal izateko.
- Estomatitis eta halitosis kasuetan.
- Antiseptiko eta antiinflamatorio moduan: haizeentzat, enterokolitis kasuetan, zistitisan, prostatitisan,uretritisan eta hesteetako parasitosian erabil daiteke.
- Erabilera topikoa: zauri, otitis, estomatitis, halitosis, faringitis eta sinusitis kasuetan.
Kontuan eduki behar da ezkaiaren olio esentziala ezin dela kasu batzuetan erabili:
- Huardunaldian.
- Edoskitzean.
- Haurretan.
- Ultzera gastroduodenaletan.
Aitziber Etxeberria
Farmazialaria