SULFATORIK GABEKO XANPUAK

  • Zer dira sulfatorik gabeko xanpuak?

Azken boladan sarri galdetu diguzue gai honen inguruan. Xanpu hauek ez dute SLS edo sodio lauril sulfatoa bezalako agente garbitzaile edo surfaktanterik. SLSa molekula apar sortzaile merke eta eraginkorra den arren, buru azala babesteko balio duen geruza lipidikoa ezabatzeko gai ere bada. Geruza babesgarri hau ez edukitzean, ilea errazago lehortu eta kizkurtzen da eta batzuetan zahia ere azal liteke.

  • Zein berezitasun dute sulfatorik gabeko xanpuek?

Beste xanpuak baino suabeagoak dira eta apar gutxiago sortzen dute. Hala ere ohiko xanpuek bezain ondo garbitzen dute ilea. Kutikula osorik mantentzen dutenez, ile porotsu edo hondatuentzat aukera ona dira.

  • Zeintzuk dira sulfatorik gabeko xanpuak erabiltzearen abantailak?

  • Ilearen kolorea mantentzen laguntzen du dekolorazio azkarra galaraziz.
  • Buru azaleko alergiak ekiditen dituzte.
  • Ilearen haustura, porositate eta lehortasuna ekiditen dute.
  • Ile zuntza sendoago eta osasungarriago mantentzen laguntzen dute.

Aitziber Etxeberria Garro. Farmazialaria eta idazlea naiz. Natura,osasuna eta literatura uztartzen saiatzen naiz. 2008. urtean Ukendu Parabotika martxan jarri nuen Zumaian.