Aitziber Etxeberria naiz, farmazialaria eta 2008an ilusio handiz Ukendu
(parabotika, belar-denda) proiektua martxan jarri nuen Zumaian. Gaur
egun, Ana Igual eta biok osatzen dugu Ukendu lan taldea, zerbitzu
pertsonalizatu eta profesional bat eskainiz.

“Mens sana in corpore sano” leloa gure eginez, zure osasunaz
arduratzen gara naturak eskaintzen dizkigun produktuez baliatuz.
Elikadura orekatu eta gorputzaren zainketa egoki bat lortzeko
ahaleginean ere, zuri laguntzeko prest gaituzu.