MATCHA,KUKICHA ETA BANCHAREN TE BERDEA

Gero eta te mota gehiago ikusten dira gure artean eta askotan hain eskaintza zabalaren artean zein aukeratu ez dakigula geratzen gara. Gaurkoan, Japoniatik datozen 3 te ezberdinen inguruan arituko gara: matcha, kukicha eta bancha.

Denen jatorria berbera da: Camelia sinensis edo te berdea.

Zeintzuk dira orduan ezberdintasunak?

  • Matcha: te berdearen orri osoa erabiltzen da. Laborantza, bilketa eta lehortze prozesu berezi baten ondoren ehotu eta hauts fin eta berde bat lortzen da. Matcha tearen gaitasun antioxidatzailea eta balio nutrizionala ohiko te berdearenak baina 10 aldiz handiagoak dira:

1 baso matcha = 10 baso te berde

  • Kukicha edo 3 urteko tea: 3 urteko te berdearen adartxo eta zurtoinak moztu eta txigortu ondoren lortzen den tea da. Honek zapore keetu gozoa ematen dio. Ez du teinarik.
  • Bancha tea: te berde landarean 3 urtez iraun duten orriekin osaturiko tea da. Oso aromatikoa da eta txigortuz gero Hojicha tea lortzen da. Banchak baino zapore malteatuagoa du honek.

Aitziber Etxeberria Garro. Farmazialaria eta idazlea naiz. Natura,osasuna eta literatura uztartzen saiatzen naiz. 2008. urtean Ukendu Parabotika martxan jarri nuen Zumaian.