BB/CC/DD Cream: zein da zein?                     BB/CC/DD Cream: ¿quien es quien?

BB/CC/DD Cream: zein da zein? BB/CC/DD Cream: ¿quien es quien?

BB/CC/DD CREAM: ZEIN DA ZEIN? Azken boladan, kolorea duen aurpegirako krema bat erosterako orduan eskaintza ezberdinak ditugu. Aukera zabal honen aurrean, bezero askok egiten diguten galdera hauxe da: zein da bata eta bestearen arteko ezberdintasuna?  Nola aukeratu? Zalantza hauek argitzea da post berri honen helburua. Merkatuan azaldu zen lehena, BB CREAM delakoa izan zen. BLEMISH BALM edo INPERFEKZIOEN UKENDU delako hau, dermatologo alemandarrek formulatu zuten lehenengoz 60. hamarkadan. Hasiera batean, ebakuntza kirurgiko edo laser bidezko ebakuntzen ondoren azala zaintzeko erabiltzen zen, propietate antiinflamatorio eta babesleak baitzituen. Inperfekzioen aurrean estaldura handia eskeintzen zuten eta pigmentu grisei esker, azala zuritzen zuten. Ondoren, kosmetika asiarraren, eta batez ere, Korearraren eskutik mundu guztian ezaguna egin zen. Hasierako pigmentu gris haien lekua, tonu doratuagoek hartu zuten mendebaldekoen azalaren tonuarekin errazago bat egiteko asmoz. Estaldura ere, birfomulatua izan zen testura arinago eta akabera argitsuago bat lortuz. BB Creamak produktu hidratatzaile, zuzentzaile, suspergarri, argitasunaren goratzaile eta anti UV babesleen abantailak konbinatzen ditu. Ondoren, CC CREAM edo COLOR CORRECTION bezala izendaturiko kremak merkaturatu ziren. Hauek BB Creamak oinarri harturik, lehen krema haiek ez dituzten abantailak eskaintzen dituzte. Hau da: Testura arinagoak dituzte. Azaleko poroak gutxiago ixten dituzte. Estaldura handiagoa eskaintzen dute: makillaje oinarri baten antza handiagoa dute. Eta azkenik, DD CREAM edo DYNAMIC DO ALL/ DAILY DEFENSE kremak azaldu dira.Hauek zein ezaugarri dituzte? CC Creamak baino estaldura hobea. Adinaren aurkako tratamentua dute. Dituzten antioxidatzaileak medio, azalaren babes hesi moduan jokatzen du. Epe luzera egiten dute lan: jarraian erabiliz gero azala gaztetzen dute. Eguzkiaren aurkako babes altua izan dezakete. Orain zure esku geratzen da gustokoen duzun krema aukeratzea. BB/CC/DD CREAM: ¿QUIEN ES QUIEN? Ultimamente a la hora de...